ETA ERAKUNDEAREN AGIRIA.
      GARA eta EUSKALDUNON EGUNKARIANn agertuta 2001eko martxoaren 30a.


      ETA ERAKUNDEAREN AGIRIA
      Espainiar gune turistikoak xedetzat jo eta haietara ez joateko dei egin du ETAk

      Ertzaintzak «Guardia Zibila eta espainiar Poliziaren ordezkatze lana» egiten duela adierazi du

      ETAk zabaldutako azken agiriak mezu zuzena bidali die Estatu espainiarra aisialdirako aukeratzen dutenei, eta, batez ere, turista europarrei. Espainiaren interes ekonomiko-turistikoak helburu hartu dituela jakinarazi ondoren, «nahigabeko ondoriorik gerta ez dadin» gune turistiko horietara bertara ez daitezen gomendio egin die herritar orori. GARAk jaso duen agirian ETAk 15 ekintza hartu ditu bere gain, besteak beste, Grenoble inguruko lantegi batean «leherkari horniketa ekintza».GARA | DONOSTIA

      Euskadi Ta Askatasunak gomendio zuzena bidali die zabaldu duen azken agirian Europako herritarrei Estatu espainiarreko bakantza guneetara bertara ez daitezen. Era berean, Ertzaintzari eta polizia indar honen arduradun politikoei ere mezua helarazi die erakunde armatuak, eta «orain artean bezala, aurrerantzean ere Euskal Herriaren aurka egingo duten zigortze-lanaren araberakoa izango da ETAren aldetik jasoko duten ordaina» ohartarazi die.

      Hauxe da, hitzez hitz, ETAk zabaldutako agiria:

      ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, bere gain hartzen ditu honoko ekintza hauek:

      Euskal Herriaren arduradun politiko eta ekonomikoen aurka

      Urtarrilaren 9an, Zarautzen, Euskal Herriaren zanpaketaren arduradunen aurkako ekintza, PPko arduradunak Zarauzko hilerrian zeudela lehergailuz burutu beharreko ekintza baten bidez. Lehergailuak ez zuen behar bezala eztanda egin.

      Urtarrilaren 22an, Getxoko Neguri auzoan, Euskal Herriaren zanpaketaren arduradun ekonomiko eta politikoen aurka auto batean ezarritako lehergailuz saiatutako ekintza. Lehergailuak ez zuen behar bezala eztanda egin.

      Otsailaren 12an, Madrilen, Euskal Herriaren zanpaketaren arduradun baten aurkako ekintza auto batean ezarritako lehergailua erabiliz. Lehergailuak ez zuen behar bezala eztanda egin.

      Otsailaren 22an, Donostiako Martutene auzoan, PSOEko arduradun politiko baten aurkako erasoa. Iñaki Dubreuil Txurruka Ordiziako PSE-EEko zinegotziaren aurkako ekintzaren ondorioz, zinegotzia bera eta bere bizkar-zaina zauriturik gertatu ziren, baina, tamal handiz, bost euskal herritarrek ere jasan zuten ekintzaren eragina; horietatik bi, Josu Leonet Azkune tolosarra eta Jose Angel Santos Laranga andoaindarra, hilik gertatu ziren, eta beste bi, Jose Ignazio Urrestarazu Urkola tolosarra eta Igor Larrea Olano legorretarra, oso larri zauriturik, eta, azkenik, Iñaki Urdangarin ez hain larri zauriturik.

      Martxoaren 20an, Lasarten PSOEko arduradun politiko baten aurkako erasoa. Froilan Elespe Inziarte Lasarteko PSE-EEko zinegotziaren aurka armaz burututako ekintza, ondorioz hilik gertatu zelarik.

      Espainiako indar militar eta polizialen aurka

      Urtarrilaren 10ean, Gironan, Espainiako ejerzitoaren aurkako ekintza, Defentsa Ministerioaren ordezkaritzan lehergailua ezarriz. Lehergailuaren eztandak kalte material handiak eragin zituen.

      Urtarrilaren 24an, Zizur Nagusian Euskal Herria okupatu eta zanpatzen duen Espainiako Armadaren aurkako ekintza, tenienteorde bati bere autoan lehergailua ezarriz. Lehergailuak ez zuen behar bezala eztanda egin.

      Urtarrilaren 26an, Donostiako Loiola auzoan, Donostiako Itsas-Komandantziako militar espainiar baten aurka bere autoan lehergailua ezarriz prestatuta zegoen ekintza. Tamalez, Espainiako indar okupatzaileek beren eguneroko zereginetarako erabiltzen duten herritar bat zen autoaren jabea eta, ondorioz, Ramon Diaz Garcia euskal herritarra hilik gertatu zen.

      Urtarrilaren 31n, Lezon Guardia Zibilaren aurkako ekintza, Pasaiako Portuaren zaintze-lanetarako oraindik ezarrita duten postuan lehergailua ezarriz, eztandak kalte material handiak eragin zizkion zaintze-postuari.

      Martxoaren 8an, Hernanin Euskal Herria zanpatzen duten Espainiaren zerbitzura dauden indar polizialen aurkako ekintza, ondorioz ertzain bat hilik eta beste bat zauriturik gertatu ziren.

      Horniketa ekintzak

      Otsailaren 10ean, Arrasaten, Espainiako auto-matrikulak egiteko erabiltzen den tresna eta erabili gabeko matrikulak eskuratzeko horniketa ekintza.

      Martxoaren 7an, Grenoble inguruko Veurey (Frantzia) herriko ''''Titadine societe explosifs'''' lantegian Euskal Herriaren aldeko askatasun borrokarako leherkari horniketa ekintza.

      Espainiako kartzela eta justizia administrazioaren aurka

      Otsailaren 22an, Zumarragan, maiatzean irekitzekotan ziren adin txikikoentzako kartzelaren aurkako erasoa, bertako zaindariak atxilotu eta urrundu ostean, eraikinean ezarritako bost lehergailuen eztandak erabat suntsitu zuelarik.

      Espainiaren interes turistiko-ekonomikoen aurka

      Martxoaren 17an, Rosesen (Girona-Catalunya), Espainiaren interes ekonomikoen aurkako ekintza. ''''Montecarlo'''' hotelaren aurrean auto batean ezarritako lehergailua erabiliz, kalte material oso handiak eragin ziren. Leherketaren ordua aurretiaz eman arren, Catalunyako Mossos d''Esquadra gorputzeko polizia bat hilik gertatu zen.

      Martxoaren 18an, Gandian (Valentzia-Països Catalans), Espainiaren interes ekonomikoen aurkako ekintza. ''''Rivera'''' hotelaren aurrean auto batean ezarritako lehergailua erabiliz, kalte material oso handiak eragin ziren.


      Bost ekintzari buruzko adierazpen berezia

      Euskadi Ta Askatasunak bere gain hartu berri dituen ekintza hauetako batzuei buruz honoko adierazpen hauek egin nahi dizkio Euskal Herriari eta euskal gizarteari oro har:

      1.- Martuteneko ekintza dela eta, Euskadi Ta Askatasuna erakundeak ekintza horretan egindako erru konponezina onartu eta bere samin sakona agertzen die agiri honen bidez Josu Leonet eta Jose Angel Santosen senitarteko eta lagunei, eta, era berean, Jose Ignazio Urrestarazu, Igor Larrea eta Iñaki Urdangarin zaurituei; baita euskal gizarte osoari ere.

      2.- Loiolako ekintza dela eta ohartarazi nahi dugu lehenago ere gertatu izan dela Espainiako indar okupatzaileen zerbitzura aritzen diren herritarrek gure ekintzen ondorioak jasan izana, hartara, horrelakorik gerta ez dadin, euskal herritarrei indar armatu atzerritarrekiko soldatapeko edo bestelako kolaborazioa (edozelango horniketa edo lagun- tza) bertan behera utz dezaten deia berresten diegu.

      3.- Zumarragako adin txikikoen kartzelaren aurkako ekintza dela eta, marko autonomiko zatikatzaileko PNV eta EAko arduradunak salatu eta beren jarrera gaitzesten dugu, Euskal Herriko adin txikiko gazteak Espainiako legedipean kartzelatzearen aldeko agertu direlako, goraki eta harrotasunez bereganatuz zeregin hori. Bide batez, alderdi horietako arduradunei euskal gazteria kriminalizatu eta zigortzeko prestatu eta bultzatzen ari diren ekimena behin betiko alde batera utz dezaten dei egiten diegu.

      4.- Hernaniko Zinkoenean Ertzaintzaren aurka burututako ekintza dela eta oroitarazi nahi dugu 1997ko azarotik 1998ko ekaina bitartean ETAk Espainiaren menpeko gorputz errepresibo autono-miko horrekiko aldeba- karreko su-etena mantendu zuela. Aldiz, polizia gorputz hori etengabe jazartzen zaio euskal gizarteari, bere zaintze-lanak, jipoitzeak, bahiketak eta are hilketak bereziki Euskal Herriaren askatasunaren aldeko antolakundeetako kideen aurka eta euskal gazteen aurka burutzen dituelarik. Zeregin horretan Guardia Zibil eta Espainiako Poliziarekiko osagarritasun eta ordezkatze lana egiten du Ertzaintzak, arduradun politikoetatik hasi eta azken poliziaraino. Hori dela eta, orain artean bezala aurrerantzean ere Euskal Herriaren aurka egingo duten zigortze-lanaren araberakoa izango da ETAren aldetik jasoko duten ordaina.

      5.- Espainiaren interes ekonomiko-turistikoen aurkako ekintzak direla eta gune turistiko horiek beren aisi eta bakantzetarako hautatzen dituztenei ohartarazi nahi diegu ETAk bere ekintzen helburutzat hartuak dituela gune horiek; eta, hartara, nahigabeko ondoriorik gerta ez dadin bertaratu ez daitezen deia luzatzen diegu. Gune horiek nagusiki Europako herritarren aisileku direnez, oharpen hau beraientzat da bereziki.

      Euskal Herrian, 2001eko martxoan EUSKADI TA ASKATASUNA

      Índice home